BIZKERRE HITZAREN JATORRIARI BURUZ
Getxo eta Berango artean dagoen leku bat da, izena antzinako baserri baten izenetik hartzen du.
Baserri hau bizkar baten gainean kokatuta zegoen eta.
Bertako zaharren arabera BIZKERRE baserriaren sorrera XV mendekoa, behintzat, omen da.
1482ko dokumentu batean BIZKARRA izenarekin agertzen da.
Alberto Diez Saizen liburuan (Berango, 40.000 años de historia 145 orrian, 1990ean Berangoko Udalak argitaratua) bostehun urte baino gehiagoko antzinatasuna daukan herriko zortzi baserrietako bat da, gaur txalet bihurtuta.
Egungo txaletaren sarrera (Lipperheidena, lehen Bizkerrena zeritzona). Bizkerre kalearen puntan dago, Santa Anara doan bidearen ondoan eta Berangorekin muga egiten duena, hain zuzen ere.
Txalet hau Santa Anaren alde batean dago, Itxe errekastoaren gainean (Itxe, Iza, Izaga, Eguzkiza), Iturgitxi jatetxearen aurrez aurre (antzinako Iza errota) eta izen bereko iturriaren parean.
Ez dago zalantzarik, orain dela bost mende gutxienez (edo gehiago) Itxe errekatxotik igotzen den bizkarguneren gainean, gure arbasoek baserri bat eraiki zuten, Fadura atzean
Denborak aurrera joan ahala, inguru guztiak (gaur eguneko kaleak ere) Bizkerre izena hartu zuen.
Historia pixka bat eginez, beste baserri xelebre bat "Salsidua" zen eta da (bi mende baino gehiagoko antzinatasuna duena, gaur oraindik zutik). Honek Salsidualde kaleari izena ematen dio, Bizkerre kalearen paraleloa.
"Salsiduondo" eta Salsiduaurre etxeak ere bazeuden.
Hala "Bizkerre" nola "Salsidu", aitzinean Getxo eta Martiartuko famili handiak batzen zituen bide nagusian zeuden, Gobela ibaiaren ondotik zihoan ardatzean; eta Zubilleta eta Mimenagarekin (errota) ere lotzen zituenean.
Abelur jardueraren atzerapena kontuan hartuta eta Getxon eta Algortako hirigintza geldiezina direla kausa, Bizkerreren nortasun herrikoa, dagoeneko, galdu egin da, hiri bihurtzeko.
Getxoko Bizkerre futbol taldea.

|